Usurbilgo Udalak Eskribaenea eta Kastorenea eraikinak eraberrituko ditu
- Usurbilgo azkeneko osoko bilkuran Kalezarko Eskribaenea eta Kastorenea eraberritu ahal izateko xehetasun-azterketa behin betiko onartu zuten. EH Bilduk eta PSE-EEk aldeko bozka eman zuten, baina EAJk, aldiz, abstentziora jo zuen.
Udaletik azaldu zutenez, bi eraikin horiek zaharberritzeko asmoa "aspaldikoa" da, eta martxoko osoko bilkuraren ostean, prozesuaren amaierara iritsi da.
Hala eta guztiz ere, xehetasun azterlana behin betikoz onartu bazen ere, udal arkitektoak hainbat baldintza ezarri zituen lan horiek egin ahal izateko.
Besteak beste, fatxadari edo estalkiaren altuerari dagozkion baldin-tzak ez ezik, azpimarratu zuen Kalezarko esparrua monumentuen multzo gisa izendatu zela 1998an.
Ondorioz, jakinarazi zutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimena eman behar du eremu arkeologiko horretan egiten diren jarduketa eta obra guztietarako. Baimen hori lortzeko beharrezkoa da Udalak aldez aurretik dagokion proiektu arkeologikoa aurkeztea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Segunda cita del programa de entrenamientos para mujeres dirigido a preparar la Domusa Teknik Trail
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"