- Gotzon Garate Udal Liburutegiak Oporretan irakurri argazki lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du, beti ere, Aste Santuko oporretan irakurtzen ateratako irudi onena saritzeko. Lehiaketan aritzeko "ez dago adin mugarik" eta parte hartu nahi dutenek liburutegian bertan, liburutegia@elgoibar.eus helbidearen bitartez edota 688 710 138 zenbakira Whatsapp mezua bidalita aurkez ditzakete argazkiak (epea hilaren 28an amaitzen da). Irabazleak tablet bat jasoko du.