-Datozen bi igandeetan, goizeko 9.00etatik aurrera, hegaztien doinuak entzuteko eta ikasteko aukera egongo da Zarauzko Vista Alegreko Torreoian.

Adin guztietarako pentsatuta dagoen jarduera honek bizpahiru ordu iraungo ditu. Inguruan dauden txorien kantu ezberdinak entzun ahal izango dira eta, bertan, Arkamurkako adituek azalpenak emango dituzte.

Gazteek inguruan dauden basabizitza eder hortaz jabetzea eta gozatzea dute helburu. Prismatikoak eta hegaztien gida bat eramatea gomendatzen da.