- Aste honetan Pasaiako 100 haur inguru Zerbitzu, Mantentze-lan eta Sareen sailaren pabiloia bisitatuta dute egunerokoan zer lan egiten dituen ezagutzeko: kale-garbiketak, zaborraren kudeaketa, konponketak, argiteria, lorezaintza, etab.

Ondoren, Juanba Berasategi Auditoriumean adingabeek euren proposamenen eta kezken inguruko erantzunak jaso zituzten hainbat politikariren eskutik. Kezka ugari agertu zituzten: leku estali gehiago izan nahi dituzte, jolasgune berriak behar dituzte, wifia behar dute eta segurtasunagatik eta kaleetako puntu ilunengatik agertu dute egonezina.