- Indarrean sartu da Zumaiako TAOren udaberriko aldia, eta, ondorioz, asteburuetan indarrean egongo dira bertakoen guneak. Mahai tekniko-politikoaren balorazioa eta gero, hainbat aldaketa txertatu dira.
Aurrerantzean hirutan banatuko dira bertakoentzako gordetako guneak: lehenengo gunea, Zubitxikitik barrurakoa izango da. Bigarrena, Zubitxikitik kanporakoa eta hirugarrena, Larretxo auzunea.
Bestalde, errotazio handiko aparkaleku gehiago izango dira. Arranplako gunea handitu da. Gune horretan zeuden bertakoen aparkalekuak errotazio handikoak izango dira, baita errepidearen bestaldean dauden Amaia plazako aparkalekuak ere.
Udalak gogorarazi du iazko bertakoen TAO txartelek balioa dutela ekainaren 15era arte. Tarte honetan txartela behar dutenek Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.