- Inauterietako maskarak izeneko erakusketa bisita daiteke apirilaren 1a bitarte Tolosako Topic zentroko anbigu aretoan.

Madrilgo Erkidegoko Arte Plastikoen eta Diseinuaren Eskolako zuzendari Antonio Vallek sortu ditu ikusgai dauden animalien maskarak; hala nola, hegazti zein arrainenak. Falla-kartoian eginda daude eta pintura akrilikoekin apainduta. Athanor Orkestrak interpretatu eta Manuel Donoso zuzendariak zuzendu zuen Camille Saint-Saëns, XIX mendea erdialdeko eta XX-aren hasierako konpositorearen Animalien inauteria kontzerturako atrezzo gisa sortu ziren.