- Inauterietako maskarak izeneko erakusketa berria bisita daiteke apirilaren 1a bitarte Topic-eko anbigu eremuan. Madrilgo Erkidegoko Arte Plastikoen eta Diseinuaren Eskolako zuzendari Antonio Vallek egin ditu ikusgai jarri diren animalien maskarak. Jatorriari dagokionez, Athanor Orkestrak interpretatu eta Manuel Donoso zuzendariak zuzendu zuen Camille Saint-Saëns, XI mendearen erdialdeko eta XXaren hasierako konpositorearen Animalien inauteria kon-tzerturako atrezzo gisa sortu ziren. Falla-kartoian eginda daude eta pintura akrilikoekin apainduta.