Síguenos en redes sociales:

Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur

- Zumaiako udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du gaur. Ogasun arloko gaiak aztertuko dituzte, ordenantza fiskalei lotutakoak, baita Gizarte Zerbi-tzuetako hitzarmenak ere, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren finantziazioari buruzkoa, eta komunitatearen aldeko lan zigorrak betetzeari buruzkoa. Horiez gain, bi gai desberdinen inguruko mozio eztabaidatuko dituzte: batetik, Ukrainako egoerari buruzkoa; eta bestetik, pentsionistek banku zerbitzuen inguruan egindakoa.