Aita Mari eta Alai auzuneen arteko eremua zabaldu dute
Obrarekin eremua irisgarriagoa bihurtu da, eskolarako bideen sarearen zati bat osatzeaz gain
- Aita Mari eta Alai auzuneak elkartzen diren eremuan (ZHEren Aita Mari eraikinaren ondoan) oinezkoen bideak eta bidegorriak berrantolatu ditu Zumaiako Udalak. Lan horiekin eremua irisgarriagoa egin da, eta eremuko ikusgarritasuna hobetu da, eta eskolarako bideen sarearen zati bat osatzeaz gain, bidegorriari jarraipena eman zaio.
Delsa Irun enpresak egin ditu obrak, eta Zumaiako Udalak 70.000 euro inguruko aurrekontua erabili ditu lanak egiteko. Bi hilabete eta erdi inguru luzatu dira lan eta eginbehar guztiak, aurreikusitakoaren arabera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
«Euskalduna etxean arrotz», euskararen zapalkuntzari buruzko dokumentalaren aurkezpena Azpeitian
-
Azkoitiko Euskara Planari buruzko bi bilera ireki egingo dira abenduan eta urtarrilean
-
El PNV, crítico con el uso inadecuado de las terrazas en Eibar
-
Hernani modifica tres cruces para que los buses articulados lleguen a Astigarraga