- Azken asteetan Errenteriako Udalak hiri mantenuaren alorrean hainbat lan burutu ditu. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko izan dira.

Adibidez, Beraun auzoan baranda berriak jarri eta beste batzuk margotu dituzte eta hainbat kaletan irristagaitza aplikatu da. Gainera, Zamarreño parkean eta Dario Regoyos kalean sarea berritu dute. Beste lan bat, Pablo Iglesias 8 inguruan burutu da, sortzen ziren putzuak ekiditeko eta portalera irisgarritasuna bermatzeko obrak egin dituztelako.