- Aratusteak gaur hasiko dira Eskoriatzan Urdelardero Egunarekin. Ospakizun egokitua izango da gaurkoa. Ziria eskuan kalez kale kantuan arituko dira haurrak, 10.30ean hasita. Bukaeran, ibilbidea Herriko plazan txisto-pintxoak jaten amaitu beharrean, talde bakoitza bere ikasgeletara bueltako da.