Muara Elkarteko ikurriñaren aurkako erasoa gaitzestu dute
Hondarribiko udal talde politiko guztiek bere babesa eta elkartasuna adierazi diote elkarteari
- Hondarribiko Udala osatzen duten alderdi guztiek (EAJ, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) erabateko gaitzespena adierazi zuten atzo joan den ostiralean Muara elkartean eskegita dagoen ikurrinaren kontra egindako erasoaren aurka eta bere babes eta elkartasuna helarazi zioten elkarteari. "Beste behin ere argi utzi nahi dugu bizikidetza eta bakearen bidean horrelako erasoak ez ditugula onartzen", dio taldeek adostu duten adierazpena, eraso hau kasu isolatu bat ez dela gehituz. Izan ere, "azken urteetan jasandako seigarren erasoa da eta behin bakarrik aurkitu da erasotzailea". Horregatik, lurraldeak bizitako gatazkaren konponbidean "horrelako erasoek ez dutela lekurik", bizitza politikoaren normalizazioan ekintza hauek "soberan daudela" eta Hondarribian ikurriñaren kontrako erasoak ez direla onartuko adierazi zuten atzo talde politiko hondarribiarrek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu acusa al PSE-EE de Eibar de "dejadez" hacia los vecinos de Murrategi y les anima a movilizarse
-
Getaria aprueba provisionalmente el plan urbanístico para construir 200 casas en Potzuaga-Gaina
-
Paralizan las obras del centro Adinberri en Pasaia de forma temporal
-
Donostia no tiene habitaciones para recibir a Bruce Springsteen