- Orain arte, Orioko kultur ekitaldietarako sarrerak kultur etxean bakarrik zeuden eskuragarri, baina aste honetatik aurrera Internet bidez ere erosi ahalko dira. Horretarako, Udal webgunearen Agenda atalean egin beharko da klik eta pantailaren eskubiko aldean jarri duten sarrerak erosi botoi berdeari eman beharko zaio. Ondoren, bertan eskatzen diren urratsak jarraitu behar dira. Horrez gain, argitu dute kultur etxean erosteko aukera ere eskaintzen jarraituko dutela, hala nahiago duten herritarrentzat.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
