Zestoako 42. Herri Krosa martxoaren 20an izango da
Helduentzako lasterketa motza eta luzea izango dira eta interesatuek izena eman dezakete jada
- Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, Zestoako Atletismo Taldeak jakinarazi du 42. Herri Krosa martxoaren 20an izango dela.
Helduen lasterketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena www.herrikrosa.eus web orrian eta Zestoako kiroldegian (prezioa 5 eurokoa da). Dortsalak, aldiz, lasterketaren egunean bertan jasoko dira udaletxe azpian.
Gaztetxoentzako probak 10.00etan hasiko dira eta helduen lasterketak 11.30ean (korrikalariek 2.770 edo 8.630 metroko ibilbidea aukeratu ahalko dute).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas