- Mugaldekoak talde beratarrak Orion abenduan ematekoa zuen kontzertua bertan behera geratu zen orduan zegoen pandemia egoera tarteko. Orain, ostiral honetan izango dela iragarri dute, 19.00etan, kultur etxean. Sarrerak salgai daude dagoeneko, bost euroan.