- Orioko Udaleko Euskara batzordea datozen hamar urteetarako Euskara Plana lantzen ari da herriko eragileekin batera. Horretarako, lantaldeak (kirola, hezkuntza, merkataritza eta sentsibilizazioa) osatu ditu eta gogoeta prozesu zabal bat egin du azken hilabeteotan. Gogoeta prozesu horri bukaera emateko, azken bilera egingo dute gaur. Hain zuzen, zirriborroa aurkeztuko dute.

Hitzordua 18.30ean izango da kultur etxean bertan. Azken ekarpenak egiteko eta Udaleko Euskara batzordeari aurkeztuko zaion azken erredakzioa adosteko aukera egongo da bertan, besteak beste.