- Askatasun eguzkia baino beharrago liburua aurkeztuko dute bihar, 18.30ean Zumaiako Oxford aretoan. Liburua Julene Azpeitiaren bizitza eta obrari buruzko ikerlana da eta balioan jartzen du Gerra zibilak eta gerraosteak zartatu eta zokoratu zuen zumaiarraren ibilbide oparoa (1888-1980). Xabier Altzibar irakasleak ondu du lana, eta ekitaldiaren ondoren liburua eskuratzeko aukera izango dute herritarrek.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
