- Bi urteren ondoren, 2022ko santelmoak egin ahal izatea espero dute. Hala, Zumaiako Udala santelmoen egitaraua prestatzen duten eragileekin bildu da aste honetan. Festak “normaltasunez” antolatzen hasiko dira, betiere egoera berriro okertzen bada indarrean jarriko liratekeen neurrietara moldatu beharko direla aurreikusita.

Azken bi urtetan zumaiarrek izandako jarrera eredugarria nabarmendu zuten bileran udal ordezkariek, eta hainbat eragileren ordezkarik azaldu zuten dagoeneko martxan daudela. Datozen asteetan hasiko dira lanean besteak ere.