- Pandemia eta osasun neurriak medio, Errege Egunaren bezperan ezin izan zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia ospatu Lezon. Egoerak hobera egin duenez, segurtasun, distantzia eta higiene neurriak bermatuta, ekitaldia ospatzeko aukera dago orain. Martxoaren 6ean izango da, 12.00etan, Bekoerrota kiroldegian.

Sarrera aurretik erosia zutenek horrekin joan daitezke emanaldira, ez dute ezer egin behar. Gainera, sarrera gutxi batzuk gera-tzen dira salmentan, zortzi euroren truke, Udalaren webgunean eta Kultura sailean.