Garbitzaile elektrikoa martxan jarri dute Anoetan
- Kaleko garbiketa-lanak hobetzeko ideiarekin, Udalak garbitzaile elektriko bat erosi du Anoetan. Azken urteetan, herria hazten joan den heinean, handitu egin da kaleak garbitzeko lana, eta behar horri erantzuteko erosi da garbitzailea. Udalak, guztira, 181.258 euroko inbertsioa egin du, eta hornidura Arrizabal Elkartea enpresari esleitu zaio.
Inbertsio horrekin ingurumenarekin duen konpromisoa berretsi du udalak, izan ere, modu bikoitzean erantzuten die garbitzaileak lortu nahi diren helburuei: batetik, herriko kaleak modu eraginkorrago batean garbitzea ahalbidetuko du eta, horrela, zabor barreiatu kopurua jaitsiko da; bestetik, garbitzailea erabat elektrikoa izateak murriztu egiten du erregai fosilen erabilera eta jasangarriagoa da ingurugiroarekiko; zortzi eta hamar ordu arteko autonomia du.
Udalarentzat oso garrantzitsua da trantsizio ekologikorako ekimenak bultzatzea. "Proiektu eta neurri eraginkorrak bultzatzen ditugu, eta horietako bat da hau. Udalak ingurumena zaintzeko egin dituen egitasmoetako beste batzuk dira konposta-guneak berritzea, Hileko osasuntsua kanpaina eta baratze-parkea hedatzea", azaldu du alkateak?.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes