- Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeak, larunbatean 17.00etatik aurrera, bi eta bost urte arteko haurrei zuzendutako Leihoak an-tzezlana eskainiko du. Sarrerak lau euro balio du eta kultur etxeko leihatilan edo Kutxabankeko webgunearen (ticket.ku-txabank.es) bitartez edo kutxazain automatikoetan lor daiteke. Lan honek etxean aspertuta dagoen emakume bati leihotik begiratzean burura etortzen zaizkion irudiak azalduko ditu.