Lankidetza hitzarmena sinatu dute Lazkaon
Zazpi herri-eragileren eta Udalaren arteko akordioa da eta 27.000 euro aintzat hartzen ditu
- Bigarren aldiz, Lazkaoko Udalak eta herri-eragileek hi-tzarmena sinatu dute. Guztira, zazpi eragilerekin lotu da akordioa; iaz baino bi gehiagorekin.
Eragileek egiten duten lana egonkortu, ziurtasuna eman, eta lehen unetik finantzazio-aurreikuspena lotuta izateko helburua du akordioak. Horretaz gain, kultura kudeatu eta bultzatu nahi da hitzarmenaren bitartez.
Guztira 27.000 euro banatuko dira zazpi elkarte hauen artean: Oin Arin dantza taldea, Jundajo Txaranga, Kantaka abesbatza, Lazkaoko Musika Banda, Suthai Batukada taldea, Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandiak eta Lemiskata elkartea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”