Errenteriak bihar Santa Ageda ospatuko du
17.30ean entsegua burutuko dute Zumardian eta ondoren betiko ibilbidea osatuko dute
- Bihar, Santa Ageda bezpera ospatuko dute Errenterian. Xenpelar bertso eskolak antolatuta, Euskaraldiak, Lau Haizetarak eta Errenteriako Udalak lagunduta, herriko kaleak koplez beteko dituzte haur, heldu eta ikasleek.
"Iritsi da kalean elkar ikusteko unea eta nola ez makilak astinduz tabernatik tabernara egingo dugu gure ohiko ibilbidea", animatu dute. 17.30ean entsegua Zumardian egingo dute eta ondoren Arkaitza tabernan hasiko dute bira, Irrintzi, Xenpelar plaza, Landare, Gailur, Sindikato, Manuel, Aralar, Lekuzarra, Reyna eta berriz ere Arkaitza geldialdi izanda.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines