- Glu Glu Produkzioak konpainiak Perez Sagutxoaren benetako istorioa emanaldia eskainiko du larunbatean, 18.00etan, Tolosako Leidor aretoan. Aditzera eman dutenez, "urteetan zehar muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu dituen kondaira". Ipuin klasikoko formatuan aurkezten da emanaldia, eta ez dira faltako umore, dantza eta abestiak. "Haien bitartez, ahulenak zain-tzea -adinekoak zein umeak- ardatza duen alegiazko istorio hau kontatuko dugu", gaineratu dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude leihatilan eta Kutxabank.eus-en bost euroko prezioan.