Perez Sagutxoari buruzko ikuskizuna, Leidorren
Ipuin klasikoko formatuan aurkeztuko du Glu Glu Produkzioa etxeak larunbatean Tolosan
- Glu Glu Produkzioak konpainiak Perez Sagutxoaren benetako istorioa emanaldia eskainiko du larunbatean, 18.00etan, Tolosako Leidor aretoan. Aditzera eman dutenez, "urteetan zehar muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu dituen kondaira". Ipuin klasikoko formatuan aurkezten da emanaldia, eta ez dira faltako umore, dantza eta abestiak. "Haien bitartez, ahulenak zain-tzea -adinekoak zein umeak- ardatza duen alegiazko istorio hau kontatuko dugu", gaineratu dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude leihatilan eta Kutxabank.eus-en bost euroko prezioan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El comercio local desaparece de los pueblos pequeños: se ha perdido uno de cada cuatro en Euskadi
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia