Gaur Hondarribiko aurrekontuak bozkatzeko azken eguna da
- Gaur aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoa bukatuko da, bozkatzeko azken egunarekin. Hondarribiko Udalak aurten lehenengo aldiz abian jarri duen ekimena da. Tokiko administrazioak hiriko erabaki politikoetan hondarribiarren parte-hartzea sustatzeko egiten ari den esfortzuan kokatzen den egiasmoetako bat da hau.
Ekimenaren arabera, bost proiektu zehaztu dira herritarrek aukera ditzaten, hondarribia.eus gunean aukeratu behar dituztenak 16 urtetik gorako hondarribiarrek: Hondarribiko haur parke bat estaltzea, Amuteko auzoan dagoen pilotalekua estaltzea, San Markoseko parkean irisgarritasuna hobe-tzea, hirian zehar txakurren aisialdirako gune bat sortzea eta pump track bat deitzen dena, hau da asfalto, bizikleta, monopatin edo patinetearekin erabili daiteken lur edo egurrezko zirkuitu itxi bat eraiki-tzea hain zuzen.
Bozketa soilik online egin daiteke, erroldarekin kontrastea egiteko ezinbestekoa baita. Hala ere, jakinik egongo dela webgunearen bidez bozkatzeko zailtasunak izan dezakeen hondarribiarrik, bozketan lagundu ahal izateko pertsona bat egon da herrian zehar bi aste hauetan, eta gaur goizean San Pedro kaleko azokan egongo da 10.00etatik 13.00etara. Bozketaren emaitza betetzeko kompromezua hartu du udal Gobernuak, eta ateratzen den proiektua 2022 honetan gauzatuko da.