- Udanarako bidearen itxierarekin batera, Lurraldebuseko DG04 linea berrantolatu dute. Atzotik aldaketa berriak daude indarrean Arrasate-Oñati-Zumarraga lineako autobusean, orain arte sortzen ziren atzerapenak aurrerantzean ez gertatzeko helburuarekin. Beraz, Oñati eta Arrasate arteko autobusak 30 minutuko maiztasuna du astelehenetik ostiralera, eta orduro, asteburuetan. Bi herri hauetan geltoki guztietan geratuko dira.
Oñatitik Legazpira edo Zumarragara joan nahi duenak ez du autobusez aldatu beharrik izango, baina Deskargara bideratu aurretik Arrasateraino joango da. Ondorioz, Oñatitik irten eta Zumarragako tren geltokira iristeko 50 minutu beharko ditu.
Lurraldebuseko webgunean aldaketak kontsulta daitezke, baita DG04 eta DG04B (Arrasate-Legazpi-Zumarraga) azpi-lineen ordutegiak ere.