- Zahartzaroari irakurgai Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izango da etzi (12.00etan) Dinamoan eta hainbat artistaren partaidetzarekin. Izan ere, Eider Rodríguez, Miren Agur Meabe, Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias arituko dira bertan irakurle gisa. Sarrera doanekoa da baina gonbidapenak agortuta daude.