- Oñatiko Aita Madina taldeko txistulariek, Legazpikoekin batera, Madrilgo Euskal Etxearen eskutik kontzertua eskainiko dute San Inazio elizan datorren larunbatean (19.00etan). Bertan, Urko Urteaga, Esteban Urzelai eta Egoitz Aizpuru oñatiarrekin ere elkartuko dira.