- Hernaniko Udalak asfaltatze planarekin jarraituko du eta hurrengo astean Lizeaga, Larramendi eta Atzieta kaleetan arituko da.

Honela, bihar Larramendi kalearen hasieran dauden zazpi aparkaleku plazak hesituko dira. Zehazki, Elkanoko bidegurutzetik hasi eta aparkalekuaren sarrera bitartean daudenak, asteazkenerako hutsik uzteko abisuekin.

Gainera, bihar eta etzi, Lizeaga kalean asfaltatzelanak egingo dituzte. Kale honetatik GI-2132 errepidera ibilgailuen irteera moztuko da. Victor Hugo eta Larramendi kaleetatik desbideratuko dira ibilgailuak Txantxilako biribilgunerantz.

Asteazkenean, Larramendi kalearen hasieran, Elkanoko bideguru-tzetik aparkalekuaren sarreraraino errei bat asfaltatuko dute. Gainera, Elkano-Larramendi bidegurutzean, ur matxura gertatu zen puntuan, hormigoiarekin dagoena, konponduko dute; Izpizua-Elkano bidegurutzean asfaltatze lanak egingo dituzte eta Lizeaga kaleko lanak bukatutzat emango dira margoketa amaitu ostean.

Ostegunean, Elkano-Larramendi eta Izpizua-Elkano inguruan margoketa lanak burutuko dira.

Lanek larunbatean, hilaren 22an, jarraipena izango dute. Atzieta kaleko zati batean hesiak jarriko dira aparkalekuak astelehenerako husteko abisuekin.

Amaitzeko, astelehenean Atzieta kalean asfaltatze lanak hasiko dira. Kale honetan trafikoa moztu beharko da asfaltatze lanak egiteko. Lauzpabost egunetako iraupena aurreikusten da.

Bestalde, atzo Txirrita kalean margoketa lanak amaitu ziren eta honenbestez, aparkalekuak ireki ahal izan ziren.