Itziartarrak gustora geratu dira 2022ko aurrekontuekin
Auzo Udalak 1.032.561 euro kudeatuko ditu eta "zaintza eta zerbitzu sozialei" emango die lehentasuna
- Abenduaren 21ean Debako Udalak 2022ko udal aurrekontuak onartu eta gero, Itziarko Auzo Udalak bere aurrekontuak berretsi zituen abenduaren 30ean Itziarko bilkuran. Itziartarrek "positiboki" baloratu dituzte "garaiz eta kontrakotasunik gabe" onartutako kontuak eta jakinarazi dutenez "ohiko gastu orokorren ondoan zaintza eta zerbitzu sozialek izango dute lehentasuna".
Auzo Udaletik azaldu dutenez, "pandemiak baldintzatu ditu iazko eta 2022ko aurrekontuak". Horregatik "lehentasunak ezar-tzerakoan premiak aldatzea ekarri digu, eta hainbat prozesu bertan behera utzi behar izan ditugu". Horren adibide da urteotako aurrekontuak lantzerakoan herritarren ekarpen ildorik garatu ez izana. Ezohiko egoera gainditu ahala berriro lehengo dinamika parte-hartzaileak sustatzea litzateke Auzo Udalaren asmoa.
Jaurlaritza eta Aldundiaren languntzei esker, 100.000 euro gehitu zitzaizkion iaz Itziarko aurrekontuari, "gauzatze bidean diren proiektuetarako".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones