Síguenos en redes sociales:

Getariako berdintasun diagnostikoa aurkeztu dute

100 herritarren ekarpenak jaso dira txostenean eta hurrengo pausoa ekintza plana osatzea izango da

- Getariako Udalak eta Emun Aholkularitza taldeak, elkarlanean, berdintasun diagnostikoa landu dute herriko emakumeen eta gizonen arteko egoera aztertzeko. Getariarren parte-hartzea izan da prozesuaren ardatzetako bat. Izan ere, getariar ugariren iritziak eta ikuspegiak jaso dituzte: "Galdetegia eta elkarrizketak egin dira diagnostikoa osatzeko, eta guztira, profil, adin, jatorri eta testuinguru ezberdinetako 100 herritarren ekarpenak jasotzen ditu txostenak".

Herriko egunerokotasunari dagozkion hainbat arlo landu dituzte, udalaren barne errealitatea ere landu dute esaterako.

Hurrengo pausoa, diagnostikoan jasotako informazio guztia datozen urteetan egikarituko den ekintza plan batean islatzea izango da; Getariako I. Berdintasun Planean, hain zuzen. Berdintasun plan honen diseinua aurten egitea aurreikusten da.