- Bihar 18.30ean, Errenteriako Reina aretoan (Xenpelar, 2), Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da. Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta bere intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak argitzea. Sarrera irekia da, baina aforoa mugatua izango da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
