- Ostegunean Osasun Bidasoa plataformarekin bildu ziren José Antonio Santano Irungo alkatea eta udal-talde guztietako bozeramaileak, kolektibo horren analisiaren berri izateko eta haien eskaerak jasotzeko, Bidasoaldeko ospitaleko ebakuntza-gelak berritzeko lanen egoerari dagokionez. Ostiralean, beste bilera bat izan zuten alkateak eta bozeramaileek, kasu honetan ospitaleko gerentearekin. Datuak ikusita, eta behin betiko jarrera zehaztu aurretik, udal-taldeek erabaki dute bilera bat eskatzea, Hondarribiko Udalarekin batera, nahi badu, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuari, jasotako informazioa berresteko asmoz.