- Hondarribiko Haurren Olentzero Jaialdian izena emateko epea bihar itxiko da. Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, jaialdi honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez hamar eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek. Jaialdi honetan parte hartu nahi duten talde guztiek izena eman beharko dute Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea, 6), abenduaren 11ra bitarte. Olentzeroen aurkezpena hilaren 24ean izango da.