- Urretxu eta Zumarragako Urola eskubaloi taldeak berdintasunari eta kiroleko sexu indarkeriaren prebentzioari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du urte amaiera honetarako.
Kanpaina honetan klubarekin zerikusia duten pertsona guztiek parte hartuko dute (jokalariak, entrenatzaileek eta zuzendaritzeko kideek). Hitzaldiak Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek sustatutako Zure Taldeak Gara kirol arloko sexu abusuaren, sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren arreta zerbitzuko langileek emango dituzte.
Datorren asteartean (abenduak 14) haur eta senior mailako emakumezkoek izango dute prestakuntza saioa, hilaren 15ean kimu mailako gizonezkoek, kadete mailako emakumezkoek, entrenatzaileek eta zuzendaritzako kideek eta hilaren 17an eskubaloi eskolako kideek.