- Ezarpena sei hilabetez atzeratu badute ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urtean jarriko du martxan Ticket Bai sistema eta, printzipioz, merkatarientzako derrigorrezko epea 2022ko azaroaren 1ean hasiko da.
Honen aurrean, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako merkatarien elkarteek hiru herrietako dendari guztien partaidetzari irekitako bilera antolatu dute datorren ostegunerako.
Bilera 15.00etan izango da Azpeitiko Soreasu antzokian, "Ticket Bairi buruz hitz egin eta merkatariek elkarrekin egin ditzaketen ekintzak adosteko".