Síguenos en redes sociales:

Martxan da Ordizian “lehen hitza euskaraz” egiteko kanpaina

Zigiluak lortzen dituzte herritarren artean 50 euroko erosketa-bonu zozketatuko dira

- Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz kanpainarekin bat egin du Ordiziako Udalak ere. Herriko establezimenduetan lehen hitza beti euskaraz egitea da helburua eta Ordiziaren kasuan, gainera, kanpaina honek erakutsiko du udalerriko ia-ia establezimendu guztietan euskara dela nagusi, bai merkataritzan eta baita ostalari-tzan ere.

Aste honetan Ordiziako etxebizitza guztietara iritsiko da eskuorri bat. Bertan kanpainaren nondik norakoak azalduko dira eta beheko aldean zigiluak jartzeko espazioa izango da. Hain zuzen ere, kanpainari atxikitako establezimenduetan euskaraz eskatzen duten herritarrei zigilutxo bat jarriko zaie taula horretan. Taula betetakoan, merkatari elkartean egongo den buzoian sartu beharko da, eta 50 euroko erosketa-bonuen zozketan hartuko dute parte. Abenduaren 31a arte iraungo du kanpainak.