Zibersegurtasunari buruzko saioa egingo da
- Tolosako hiri ekonomia indar-tzeko eta ekintzaileek euren proiektuak aurrera ateratzeko espazioa da Emari, eta Udalak bertan formakuntza saioak ere antolatzen ditu, inguruko enpresentzat baliagarriak diren gaiak lantzeko, haien lehiakortasuna garatzen laguntzeko helburuarekin.
Gauzak horrela, eta lehenengo saioa udan egin ondoren, zibersegurtasunaren inguruko bigarren jardunaldia azaroaren 3an egingo da Tolosako Emari coworking gunean. Enpresei zuzendutako jardunaldia izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da enplegua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaliz.
Zibersegurtasunaren alorreko bigarren jardunaldia azaroaren 3an egingo da 9.30etik 11.30era, Ziur Fundazioaren (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) eskutik. Jardunaldia enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago eta helburu du bertako enpresa eta industriari zibersegurtasunaren alorra garatzeko aukerak ematea.
Jardunaldian norbere sareko sarbidea nola sekurizatu landuko da, telelanari dagokionean eta baita hornitzaileen urruneko sarbideari dagokionez. Zibersegurtasunaren autodiagnostikorako tresna eta baliabideak ere izango dira hizpide. Helburua da Ziur Fundazioaren jarduna enpresei ezagutaraztea, telelanaren eta hornitzaileen sarbidearen arloan izan daitezkeen estrategien berri ematea eta zibersegurtasun industrialean sakontzea.
Gai honetan interesa duten eskualdeko enpresen ordezkariek har dezakete parte eta kintzaileek ere izena eman dezakete.
Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da enplegua@tolosa.eus helbidera mezua bidaliz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Hernani reducirá su consumo energético un 35% para 2030
-
La irundarra Mariate Ollo rescata en su nueva novela la historia de una antepasada que fue "escondida por los suyos"
-
La industrialización se gestó en el convento de las Agustinas
-
Reacciones al acuerdo de Astilleros Balenciaga: "Se ha conseguido el objetivo de mantener la actividad"