Madalena kalea birgaitzen ari da Hernani
Zerbitzuen hoditeriak berritu eta lur azpian sartuko dira eta argiteria aldatuko da
- Lizeaga auzoko Madalena kalearen birgaitze lanak martxan dira. Kale horretako 1 eta 7 atarien arteko zatiari eragiten dio obrak eta erabateko birgaitzea izango da.
Ur eta saneamendu hoditeria berritu da eta fatxadetan zeuden argindar eta telefonia hodiak kendu eta lur azpian sartuko dira. Argiteri publikoa ere aldatuko da.
Oinezkoen pasabidean hormigoizko geruza bat jarriko da eta zabalagoa izango da. Zuhaitzak landatuko dira ere eta bankuak ipiniko dira.
Birgaitze lanen kostua 110.000 eurokoa da (BEZa barne) eta bi hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Contar pasos en Pasaia, Lezo y Oiartzun también es una competición
-
Ordizia peatonaliza el Paseo de los Fueros y la Avenida los fines de semana
-
'Kosta Berdea', la nueva marca que une mar, montaña y sostenibilidad en Urola Kosta
-
Bidasoa activa lanza la cuarta edición de Bidalan para impulsar la inserción laboral de personas en situación de vulnerabilidad