Emakume Mahaia indartu nahi dute Azpeitian
Herriko emakume guztientzako bilera irekia izango da asteazkenean Emakumeen Txokoan
- Herriko emakumeen ahotsa entzuteko eta hori oinarri hartuta, parekidetasun politika eraginkorrak sustatzeko Azpeitian sortu zen Emakume Mahaiak 20 urte betetzen ditu aurten.
Hori dela eta, Udalak eta Emakume Mahaiak berak urtemuga berezi hori aprobetxatu nahi dute proiektua indartu eta sendotzeko eta horregatik herriko emakume guztien partaidetzari irekitako bilera antolatu dute hilaren 20rako (17.00etan) Emakume Txokoan.
Bilerara joateko asmoa dutenei emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera mezua bidaltzea (bihar bitartean) gomendatzen zaie.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes