Auzolanean garbituko dute erreka Bergaran
Larunbatean hiru gunetan elkartuko dira taldeak, Labegarietan, Osintxun eta Seminarioko patioan
- Bederatzigarren urtez jarraian erreka garbiketa antolatu dute Bergaran datorren larunbaterako. Epeletik Osintxurainoko ibai tartea garbituko dute eta, horretarako, 9.30ean elkartuko dira taldeak hiru gunetan: Labegaraieta kiroldegian, Osintxu auzoan eta Seminarioko patioan. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egin diete herritarrei.
Parte hartzeko izena eman beharko da bihar baino lehen Agorrosin kiroldegian, errekagabitzeko@gmail.com helbide elektronikoan, edo bergara.eus webgunean inprimakia betez. Ekimena Bergarako Erreka Garbiketa Batzordeak bultzatu du Udalaren laguntzarekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La cantera musical vasca luce músculo en el concierto fin de curso de Arkupehotsak en Azpeitia
-
La fiesta y la diversión aterrizan este jueves en Elgeta
-
Este domingo toca ‘mojarse’ por la esclerosis múltiple
-
La subida ciclista al barrio azkoitiarra de Los Mártires-Martitte se acompaña de una carrera a pie este año