Irakurle taldearen ikasturte berria hastear dago
Joxean Agirreren 'Distira eta alderantzia' liburuak emango dio hasiera urriaren 15ean
- Urriaren 15ean Beasaingo Irakurle Taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio. Joxean Agirreren Distira eta alderantzia eleberri laburraren txanda izango da lehenengo.
1920ko hamarkadan Parisen kokatzen den nobela laburra da Joxean Agirrek aurten kaleratu duena.
Igartza Jauregian elkartuko da taldea arratsaldeko 17.30ean liburuaz solasean aritzeko.
Beasaingo Irakurle Taldea hilean behin elkartzen da Igar-tzan etxean irakurgai izandako liburuaren inguruan solasean aritzera.
Liburuak Beasaingo Udal Liburutegiak jartzen ditu eskuragarri. Taldean parte hartu nahi duenak liburutegian lortu ahalko du behar den liburua.
Beasaingo Udalaren lagun-tzaz, Irati Goikoetxea beasaindarra arduratuko da, beste urte batez, taldearen tertulia saioak gidatzeaz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones