Jaizkibelgo habitaten berreskuraketa lanak hasi dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak 3,13 hektareako azaleran eukaliptoak moztu eta ametzak landatuko ditu
- Hasi berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudea-tzeko Zerbitzutik Jaizkibel mendian (Artzu azpian) habitata berreskuratzeko egingo diren lanak. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Hondarribiko Ingurumen zinegotziak: "Kontuan hartu behar da Jaizkibel mendia Kontserbazio Bereziko Eremu bezala izendatua dagoela, horrekin batera kontserbazio-neurriak ere onartzen direlarik. Neurrien lehen helburuan harizti eta ameztien berreskuraketa jasotzen da, eta hori lortzeko neurriak proposatzen dira". Beraz, lan hauen helburu nagusia gaur egun eukaliptoak ame-tzekin eta bertako beste espezie laguntzailekin ordezkatzea da. Bigarren helburua gaur egun Hondarribiko Jaizkibel Mendiko ipar magaletik sua pasa eta gero ateratako Pinus pinaster landareak pista bazterretik ken-tzea eta bidearen mantentze lanak egitea da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu y PSE-EE “sorprendidos” por el nuevo posicionamientos del PNV sobre las presas en Soraluze
-
El barco ‘Mater’ recogerá basura del mar en ocho municipios
-
Amparo Sánchez: "Dedicarle demasiada atención a los conflictos te hace pequeñito"
-
Astigarraga: La parcela del ambulatorio está lista para ser cedida