Irisgarritasun Plana berritzeko prozesua abiatu dute Mutrikun
Udalak herritarren ekarpenak jasotzeko batzar irekia antolatu du datorren astelehenerako
- Mutrikuko Udalak herriko Irisgarritasun Plana eguneratzeko prozesua abiatu du eta herriko eragile ezberdinekin gaia lantzen aritu ondoren, mutrikuarren ekarpenak jasotzeko batzar irekia antolatu du datorren astelehenerako. Bilera hori Zabiel kultur etxean egingo da (18.30ean) eta bertaratzeko interesa duten guztiek dagoeneko eman dezakete izena Turismo Bulegoan edo komunikazioa@mutriku.net helbidera idatzita.
Udaletik azaldu dutenez, "datozen urteetan Mutriku irisgarriago izateko lanketan ari gara, Irisgarritasun plana eguneratzen". Hori dela eta, "herritarren ekarpenak ezinbestekoak dira".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones