- Lanbarren poligonoko Arañaburu kalea egoki-tzeko lanak bukatu dira. Bide horren jaitsieran zegoen asfaltoa kendu eta hormigoia eman da. Kamioien trantsito handiko eremua da Lanbarren poligonoa eta errepidea hondatua zegoen. 330.000 euro inbertitu ditu Oiartzungo Udalak, poligonoak egoera onean mantentzea lehentasunezkoa baita.