Hondakinen Planari trabak jarri diote
Oiartzungo Udalak Eusko Jaurlaritzaren Hondakinen planari alegazioak jartzea erabaki du. Hobeki elkartearekin batera landu eta osatu dira alegazioak. Hobeki hondakinen kudeaketa hobetzeko xedearekin, Euskal Herriko toki erakundeen elkartea da eta Oiartzungo Udala kide da. Guztira, hamaika proposamen aurkeztuko dira, hainbat arloren inguruan: euskararen erabilera, zehaztasuna, parte-hartzea, araudiaren gutxienekoa, udal eskumenak...
EAJk kontra bozkatu zuen. Janire Mitxelena zinegotziak azaldu zituen euren arrazoiak: "Plana lehen bailehen behar dugu eta alegazioak aurkezteak onarpena atzeratzen du".
Gogorazi zuenez, planak ezar-tzen dituen betebeharrak anbizio handikoak dira eta erakunde guztien lankidetza eskatzen dute. Beraz, Udalari lankide izateko eskatzen diotela ere gehitu zuen.
Gainera, Euskal erkidegoaren hiri-hondakin kudeaketa lehen postuetan dagoela gogorazi zuen, Estatuko gainontzeko erkidegoekin alderatuz. Eta, zehazki, Gipuzkoa da Lurralde guztien artean kudeaketa horretan emai-tzarik onenak lortu dituena.
Eneritz Arbelaitz alkateordeak erantzun zuen alegazioko ekarpenak "plana osatzeko" egin direla, "propositiboki eta era positiboan". "Hondakinen kudeaketa hobetzeko konpromisoa hartua dugu eta horregatik egingo ditugu ekarpenak Hobekirekin batera", amaitu zuen.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los coches ecológicos sólo representan el 6% del parque automovilístico de Euskadi
-
Anfac: “Se necesitan incentivos con un modelo sencillo basado en la fiscalidad”
-
Versum: una cerveza inclusiva con acento irundarra
-
El Ayuntamiento de Donostia organiza este viernes una recogida de colillas en la playa de La Concha