- Euskal Hirigune Elkargoko garraio kolektiboko sareetako bat da Hegobus, eta aurten presentzia handiagoa izango du Irunen. Mugaz gaindiko linea hiriko erdialdera iristen zen aurreko urteetan (Fermin Calbeton kalean zuen geltokia), baina uda honetan Puianaraino iritsiko da eta, beraz, Irun aldez alde zeharkatuko du. Zerbitzua (31. linea) abuztuaren 29ra arte luzatuko da. Egun horretatik aurrera, ohiko zerbitzua eskainiko da berriz, hau da, bidaia Fermín Calbeton kalean amaitzen dena. Horrela, Puiana eta Hendaiako hondartzaren arteko autobus-zerbitzua uztaileko eta abuztuko egun guztietan eskainiko da, euro bateko prezioarekin bidai bakoitzeko.

Hegobus 2016an iritsi zen Irunera, eta oso urrats garrantzi-tsua izan zen Bidasoa ibaiaren bi aldetako mugaz gaindiko harremanetarako. Puiana eta Hendaia lotzen dituen lineaz aparte, Hegobusen 33. linea ere Irunera iristen da: Hendaiako hondartza eta Behobia arteko ibilbidea egiten du.