UEMAren kanpainarekin bat egin du Zizurkilek
Udalerri euskaldunetan bertako hizkuntza nabarmendu nahi duen ekimena da Bertatik Bertara
- Zizurkilgo Udalak UEMAren Bertatik Bertara kanpainarekin bat egin du. Herri euskaldunetan horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatu nahi dituzte bisitariak, hain zuzen. Hortaz, herriko zerbitzu sektorea euskaraz ematera animatu nahi dituzte.
Euskarri ezberdinak erabiliko dituzte kanpaina garatzeko. Alde batetik, taberna eta jatetxeetan mahai-gaineko bereziak jarriko dituzte, eta guztira, 2000 mahai-gaineko inguru banatuko dira uztaila eta abuztua bitartean. Bisitariak euskararekin lehen harremana izan dezan, hiztegitxo bat izango du mahai-gaineko bakoi-tzak.
Bestalde, taberna eta dendetako erakusleihoetan ere informazio orriak jarriko dituzte, eta Udaleko webgune eta sare sozialetan ere informazioa eskura izango da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”