- Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak langile, ikasle eta bisitarien segurtasuna eta osasuna zaindu eta babesteko helburu duen ISO 45001 ziurtagiria lortu dute. Arau horri esker lesioak, gaixotasunak eta, kasu larrienetan, herio-tzak eragin ditzaketen faktoreak ekidin daitezke.
Goierri Eskolako Oinarrizko Lanbide Heziketako, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleek eskola teorikoak ez ezik, proiektu praktikoak ere egiten dituzte. Ondorioz, sarritan erabiltzen dituzte tailerrak eta instalazioak, ezinbesteko bihurtuz segurtasuna eta osasuna babestea.
Aitzitik, Goierri Eskolako ikasleek Ikaslan Fundazioan formakuntza praktikoa jasotzen dute, heziketa dualaren eredua jarraituz. Bada, ezinbestekoa da Ikaslan Fundaziok ere lanerako gune seguru bat izatea, ISO 45001 arauan ezarritako segurtasun eta osasun irizpideen arabera lan egitea posible izan dadin.
Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak eskaintzen dituzten zerbitzuak kalitate gorenekoak izatea nahi dute, eta horretarako beharrezkoa ikusten dute segurtasuna eta osasuna bermatzea.
"Goierri Eskolan bai Ikaslan Fundazioan lanean jarraituko dugu kalitatezko zerbitzu seguru bat eskaintzeko, egungo emaitzak hobetuz eta ISO 45001 bezalako ziurtagiriak urtez urte berrituz", adierazi dute.
Bereganatu berri duten ziurtagiria ez da Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak eskura-tzen duten lehena. Aurretik lortutako bi ziurtagiriri gehi-tzen zaie ISO 45001. Zerbitzuen kalitate gorena bermatzera zuzendutako ISO 9001 ziurtagiria eta ingurumen arriskuak murrizteko bideratutako ISO 14001 ziurtagiriak ere badituzte.